Jarri gaitezen momentu batez orain dela 20 urteko hezkuntzari buruz pentsatzen. Ordenagailuak, proiektoreak, arbela digitalak,... klasean izatea pentsaezina zen garai hartan. Baina teknologiek halako aurrerakuntza izan dutenez, gaur egun ez da bat ere arraroa honen erabilera.
Beraz, nora eramango gaituzte teknologia berriek etorkizunean? Zer nolako asmakuntzak irtengo dira?
Hezkuntzak, orain arte bezela, salto ikaragarriak ematen jarraituko dituela uste dut nik. Orain dela 20 urte, gaur egunean klasean ditugun baliabideak imaginaezinak ziren moduan, gaur egun, 20 urte barru edukiko ditugunak ere imaginaezinak direla uste dut.
Argi dagoena, irakasleok hauen gainean egon behar garela da, klaseetan erabili eta probetxurik onena atera nahi badiegu behintzat.
Ikus ezazue teknologiak hezkuntzan noraino heldu diren azaltzen duen bideo hau:
Mi lista de blogs
martes, 29 de noviembre de 2011
lunes, 28 de noviembre de 2011
ARBELA DIGITALAK
Jada hasi dira klaseetan agertzen lehenengo arbela digitalak. Hauek, Internetera konektatutako ordenagailu batez eta pantalla (arbela bera) baten gainean proiektatzen duen bideoproiektore batez osaturik daude. Horrela proiektoreak edozein informazio proiektatu dezake arbelean klasekide guztiek ikus dezaten: pelikulak, web orrialdeak, bideoak, notiziak, ipuinak, jolasak,...(arbel digitalei buruzko informaioa)
Baina tresna honek ere garatuz doaz eta jada irudiak proiektatzeko baino gauza askoz ere gehiagotarako erabili daitezke. Arbela digital interaktiboa bezala ezagutzen denak aukera anitzagoa eskeintzen digu. Hemen ikus ditzakezue honako aukera batzuen aurkezpena Manuel Vueltaren eskutik, Artigraf enpresaren errepresentantea dena:
Interesgarria benetan, niri behintzat gustatuko litzaidake honelako arbela bat klasean izatea. Ea gero eta honelako arbel gehiago ikusten diren gure klaseetan eta ea zer berrikuntza heltzen diren asmakuntza honetara. Jarraitu beharreko zerbait dela uste dut.

jueves, 24 de noviembre de 2011
KLIK!
Klik! deitzen da urriaren 2an Azpeitian ospatu zen kilometroen abestia. "Dena aldatu egin da/ dena da berritu" esaten du abestiak. Teknologia berriei keinu egiten dien abestia dugu beraz, izan ere, hezkuntzan oso presente dugun zerbait da. Hemen dago Pako Aristik idatzitako abestia, Ze Esatek
taldeak musikatua:
taldeak musikatua:
Dena aldatu egin da
dena da berritu
auzolana zena
elkarlana bihurtu
denen parte hartzea
derrigorra dugu
etorkizuna lotan
ez gaitzan aurkitu.
Norbanakoen bulkadaz
hasitako hura
orain herriak eman
beharko du bultzada.
Ikastolen elkartean
dago sustraitua
klik batekin
joango gara infinitura.
Klik bat eginda aurrera goaz
keinu txiki bat etorkizunerantz
Urola-Bailaran ditu Euskal Herriak
hizkuntza zaharraren
ikasle berriak.
Lau hankan aurrena,
pausoz pauso hurrena
euskara datorkigu
historian barrena
barruan izan arren
hitzik ederrenak
hizkuntzarik onena
hitz egiten dena.
Klik bat eginda...
Pauso bat emanda zatoz
kilometroakera, urrats bat
emanda haur ikastola sortzera,
keinu bat eginda goaz indarrak biltzera,
klik batekin indartuz
euskal izaera!
SARE SOZIALAK IRAKASLEOK ERABILTZEKO
Sare sozialak oso tresna erabilgarriak izan daitezke irakasleentzako, ikasleekin edota haien gurasoekin kontaktu gehiago edukitzeko. Baina askotan arazoa hauek erabiltzen ez jakitea izaten da. Beraz, zelan atera ahal diogu irakasleok probetsu ona sareari?
Komenigarria da eskolak, bere orrrialde propioaz gain, Facebook edota Twitterra ere izatea, ikasleengana eta euren familiengana heltzeko beste modu bat izateko.Hemen ikus dezakezue sare sozial hauek eskolan nola erabili azaltzen duen eskema bat (iturria: http://jjdeharo.blogspot.com/2011/06/usos-de-las-redes-sociales-en-el-mundo.html)
Irakasleoi klasean, ikaslearekiko hurbiltasuna eta komunikazio hobea eskeiniko dizkigute sare sozialek, gainera teknologia berriak erabiltzen irakasteko forma ezin hobea da. Horrez gain lanaren koordinazioa errezten du eta erlazioak bultzatzen ditu.
Beraz, argi geratzen da oso erabilgarria izan daitekeela sare sozialak klaseko tresna moduan erabiltzea. Hala ere, erabilpen egokia egin behar da arriskutsuak ere izan daitezkeelako. Hemen agertzen dira azalduta kontuan hartu beharreko puntu guztiak: http://redctic.blogspot.com/2011/03/aspectos-tener-en-cuenta-la-hora-de.html

martes, 22 de noviembre de 2011
SARE SOZIALAK GAZTEENGAN
Ikaragarriak dira bideoan ageri diren datuak, hain denbora gutxian sare sozialak zelan hazi diren alegia. Horregaitik, eta tresna hauek arazo bihur ez daitezen, gazteei hauen inguruan irakatsi egin behar zaie. Zelako erabilpena egin behar duten jakin behar dute oso tresna arriskutsuak izan daitezke eta. Erabilpen egokia egin ezean,sarean ipini behar ez luketen informazio pertsonala zintzilikatu dezakete adibidez, edota ezezagunekin harremanetan ipini. Bertan zintzilikatutakoa mundu guztira hel daitekeela presente eduki behar dute beti.
Hona hemen honen inguruko bideo bat, non gazteek sare sozialekin izan ditzaketen arazoen prebentzioa egiten den:
lunes, 21 de noviembre de 2011
TELEFONO MUGIKORRAK
Gaur egun ezinezkoa zaigu gure bizitza mugikorrik barik imajinatzea. Egunero erabiltzen dugun aparatu oso baliagarria da eta gainera gero eta gauza gehiago gehitzen zaizkie patrikan sartzen zaizkigun tresnatxo hauei: interneta, argazki kamara, bideoa, MP3a,... Honek guztiak erabiltzen trebeenak askotan etxeko txikienak izaten dira, hauek baitira teknologiarekin batera jaio direnak eta betidanik ezagutu dutenak. Baina, zein adin da ona etxeko gazteenek mobil bat eskuratzeko?
Seguraski ez da egongo adin zehatz bat honetarako, gaztearen heldutasun maila eta bere egoera aztertu beharko lirateke hau erabakitzeko. Hala ere, Madrileko komunitatearen adingabekoen babeslea den Arturo Canaldak umeek 13 urte bete arte zegapotorik ez erabiltzea gomendatzen du (http://www.guiainfantil.com/los-ninos-telefono-movil-cuando-es-recomendable.htm).
Eskoletan mobilen erabilpena debekatuta egoten da, eragin ditzakeen arazoak sahiesteko. Izan ere, atentzio falta eragin dezakete ikasleak euren mobiletara adi baldin badaude edota klaseak eten ditzakete, klase erdian zarataka hasten bada. Beste alde batetik, mobilek izaten dituzten kamarak edozer gauza grabatzeko erabiltzen dituzte; oso ezagunak dira klasekide bati bullying-a egiten dioten bitartean grabatutako bideoak esaterako eta hau kontrolatu beharreko arazo bat da (http://www.elcorreo.com/alava/20080525/alava/colegios-alertan-proliferacion-grabaciones-20080525.html)

miércoles, 16 de noviembre de 2011
ESKOLAK ERABERRITZEN
Ikaragarria da eskolek hain denbora gutxian egin duten aldaketa. Teknologia sartzen hasi da itzelezko abiaduran eta betiko liburu eta koadernoak indarra galtzen hasi dira. Hori da eskola 2.0 proiektuaren nahia, eskola tradizionala alde batera uztea eta gure umeek era kontzienteago eta kritikoago baten ikastea. Horrela etorkizunerako hobeto prestaturik irtengo direla uste da, aurkituko dituzten arazoak konpontzeko kapazak izanik.
Baina bapatean sartu diren teknologia guztiekin askotan arazoak dituztenak irakasleak izaten dira. Izan ere, hauek ez dute hezkuntza sistema honetan ikasi eta askok teknologia berriak erabiltzeko itzelezko zailtasunak dituzte, ez dituztelako bat ere menperatzen. Hala ere, nola edo hala egokitu beharko dira egoera berri honetara.
Hurrengo bideoan eskola tradizionala eta eskola 2.0 laburki azalduta agertzen dira, eskola berriak barneratzen dituen tresna batzuk aurkezten ditu eta irakasleak azken hauek maneiatzeko dituzten arazoak ere aipatzen ditu.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)