Mi lista de blogs

lunes, 17 de octubre de 2011

NIRE AURKEZPENA

Kaixo, ni Asier Goikoetxea naiz eta magisteritzako Lehen Hezkuntzako bigarren maila ikasten nabil. Pertsona nahiko aktibotzat daukat nire burua eta denetarik apur bat egitea gustatzen zait.
Kirolzalea naiz. Igeri egitea, bizikletan ibiltzea, eskalatzea, korrika egitea, mendira joatea, ... gustoko dut. Udan sokorrrista bezala aritu naiz lanean Bizkaiko hondartza batzuetan.
Musika ere asko gustatzen zait, berdin zait zein musika mota, denak entzuten ditut gustura. Orain dela sei urte hasi nintzen gitarra jotzen. Lau urtez eman nituen gitarra klasikoko klaseak eta orain gitarra elektrikoko klaseekin bakarrik jarraitzen dut, aurtengoa nire hirugarren urtea izango da.
Kirola eta musikaz aparte natura, lagunekin egotea, juergan irtetzea,... dira gehien gustatzen zaizkidan gauzak.
Hau naiz ni


martes, 4 de octubre de 2011

ASMAKUNTZA BERRIAK HEZKUNTZAREN MUNDUAN

Gaur egungo teknologia eta asmakuntza berriek eragin zuzena dute gure bizitzan eta ,beraz, baita hezkuntzan ere. Alde batetik, klasean bertan duten presentziari buruz arituko naiz blog honetan eta ,bestetik, teknologia hauek ikasleengan duten eraginari buruz.