Paperetan egiten diren txuletarik gehienak ordenagailuz eginak dira, horrela eskuz baino letra txikiagoa eta ulergarriagoa egitea lortzen dute; eta askotan, ez dira txuletan datorrena idazteaz arduratzen ere, liburuak fotokopiatuz edo informazioa internetetik aterata egiten baitute. Txuleta hauek egiteko, gainera, badago programa berezi bat, chuletas deiturikoa, non wordean baino askoz ere errezago egin daitezkeen; badakizue ikasleak gehiegi estresatu ez daitezen.
Paperarekin kopiatzeko beste era berri bat tinta ikusezina duten boligrafoena da. Boligrafo horiek idazten dutena argi berezi batekin argitzean bakarrik ikusi daiteke, argiztatu ezean, papera zuri ikusten da. Argi hori boligrafoen botoi bateri sakatuz lortzen da.Beraz, imagina dezakezue zein erreza den metodo horrekin kopiatzea.

Hain ezaguna ez den beste metodo bat erloju txuletena da. Erloju honek, testuak irakurtzea, bideoak ikustea, musika entzutea,... ahalbidetzen digu. Irakaslea izanik, zaila da pentsatzea norbait erloju batekin kopiatzen ari dela, baina kontuz! ikusten duzuenez ez da hain zaila eta.
Azkenik, aurikularren kontua aipatu beharrekoa da. Informazioa MP3, MP4, mobil,... batean grabatua egonda egin daiteke edota mikrofonoaren bestaldean norbait egonda erantzunak esaten.
Seguraski hemen aipatutakoak baino askoz ere kopiatzeko era gehiago egongo dira. Baina sarrera honekin argi utzi nahi dudana teknologia berriek kopiatzeko aukera anitzak eskeintzen dutela da eta irakasleok adi egon behar garela ikasleek ikasi beharrekoa ikas dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario