Mi lista de blogs

lunes, 28 de noviembre de 2011

ARBELA DIGITALAK

Jada hasi dira klaseetan agertzen lehenengo arbela digitalak. Hauek, Internetera konektatutako ordenagailu batez eta pantalla (arbela bera) baten gainean proiektatzen duen bideoproiektore batez osaturik daude. Horrela proiektoreak edozein informazio proiektatu dezake arbelean klasekide guztiek ikus dezaten: pelikulak, web orrialdeak, bideoak, notiziak, ipuinak, jolasak,...(arbel digitalei buruzko informaioa)



Baina tresna honek ere garatuz doaz eta jada irudiak proiektatzeko baino gauza askoz ere gehiagotarako erabili daitezke. Arbela digital interaktiboa bezala ezagutzen denak aukera anitzagoa eskeintzen digu. Hemen ikus ditzakezue honako aukera batzuen aurkezpena Manuel Vueltaren eskutik, Artigraf enpresaren errepresentantea dena:


Interesgarria benetan, niri behintzat gustatuko litzaidake honelako arbela bat klasean izatea. Ea gero eta honelako arbel gehiago ikusten diren gure klaseetan eta ea zer berrikuntza heltzen diren asmakuntza honetara. Jarraitu beharreko zerbait dela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario