Mi lista de blogs

miércoles, 16 de noviembre de 2011

ESKOLAK ERABERRITZEN

Ikaragarria da eskolek hain denbora gutxian egin duten aldaketa. Teknologia sartzen hasi da itzelezko abiaduran eta betiko liburu eta koadernoak indarra galtzen hasi dira. Hori da eskola 2.0 proiektuaren nahia, eskola tradizionala alde batera uztea eta gure umeek era kontzienteago eta kritikoago baten ikastea. Horrela etorkizunerako hobeto prestaturik irtengo direla uste da, aurkituko dituzten arazoak konpontzeko kapazak izanik.
Baina bapatean sartu diren teknologia guztiekin askotan arazoak dituztenak irakasleak izaten dira. Izan ere, hauek ez dute hezkuntza sistema honetan ikasi eta askok teknologia berriak erabiltzeko itzelezko zailtasunak dituzte, ez dituztelako bat ere menperatzen. Hala ere, nola edo hala egokitu beharko dira egoera berri honetara.
Hurrengo bideoan eskola tradizionala eta eskola 2.0 laburki azalduta agertzen dira, eskola berriak barneratzen dituen tresna batzuk aurkezten ditu eta irakasleak azken hauek maneiatzeko dituzten arazoak ere aipatzen ditu.




martes, 15 de noviembre de 2011

EUSKARA IKASTEKO

Sareak eskaintzen dizkigun aukerak zenbaezinak dira. Horien artean aurkitzen dira hizkuntzak ikasteenak. Honen inguruan, informazio piloa aurkitu dezakegu, hiztegiak, sinonimoak, antonimoak,... eta baita ere badugu ariketak egiteko aukera.
Ni klase partikularretako irakaslea naiz eta sarean aurkitzen diren ariketak oso erabilgarriak direla uste dut. Askotan "joko" moduan agertzen zaizkigu, horrela ariketak dinamikoagoak eta erakargarriagoak bihurtzen zaizkigu eta ikasleei ez zaie horrenbeste kostatzen lanean aritzea. Horregaitik, beti erakusten dizkiet euskara praktikatzeko webgune batzuk. Hona hemen webgune interesgarri hoiek:

- Haur eta lehen hezkuntzan euskeran, gaztelanian eta matematiketan trebatzeko

- Aditzak errepasatzeko webgune bat

- Hemen aditzak, gramatika, ortografia, esaerak, hiztegia, sinonimoak eta antonimoak jorratu daitezke

- Bertan EGA azterketako atariko frogak egin daitezke

- Euskarazko ariketa ezberdinak daude hemen, maila ezberdinetakoak




lunes, 14 de noviembre de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK HELBARRITUENTZAKO

Hezkuntzaren munduan teknologia berrien agerpena ikaragarri igertzen duten pertsonak, ezintasunen bat duten pertsonak dira. mugitzeko, ikusteko, entzuteko,... zailtasunak dituztenek, era tradizionalean ikastea besteei baino askoz ere zailagoa edo ezinezkoa bihurtzen zaie eta gero eta gehiago egiten ari diren berrikuntzei esker askoz ere erraztasun gehiago dituzte eguneroko bizitzan eta, beraz, ikasteko orduan ere bai.
Hona hemen hoietariko asmakuntza batzuk:

-Headmouse eta eyemouse: ordenagailuko arratoia buruarekin eta begiekin mugitzeko balio dute.


-Brailer portatila: papel baten gainean brailes idatzi dezakezu.



-Protesi mioelektrikoa: eskua galdu duten baina muskulu batzuk mantentzen dituzten pertsonentzako balio du. Gauzak hartzeko balio du, nahiz eta bere erabilerak entrenamendua behar duen.



-Bideolupa: letra edo irudiak 20 edota 100 aldiz handitzeko balio du.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

TELEBISTA UMEENGAN

Gaur egun nork ez du telebistarik etxean? Seguruenik galdera hori baino aproposagoa izango litzateke etxean zenbat telebista ditugun galdetzea. Izan ere, elementu ukaezina bihurtu zaigu, eta hainbat ordu kontsumitzen ditugu egunero, eta gure moduan, baita umeek ere.



Baina nolako eragina du telebistak umeengan?
Jakina da gizakiok imitazioz ikasten dugula eta umeek horrenbeste ordu psatzen dituztenez telebistaren aurrean asko ikasten dute bertatik. Beraz, hor agertzen zaigu arazorik larriena, umeentzako aproposak diren saioak egon arren, telebistan dauden programarik gehienak ez direlako bat ere eredugarriak. Honen inguruan kritika zorrotzak egin zituen Leonard Eronek, komunikabideek umeengan duten eraginean aditua, AEBen senatuko batzordearengana zuzendu zenean: "Ya no queda duda alguna de que la exposición repetida a la violencia en la televisión es una de las causas del comportamiento agresivo, el crimen y la violencia en la sociedad. La evidencia procede tanto de estudios realizados en laboratorios como de la vida real. La violencia de la televisión afecta a los niños de ambos sexos, de todas las edades y de todos los niveles socioeconómicos y de inteligencia. Estos efectos no se limitan a este país ni a los niños predispuestos a la agresividad".
Beste alde batetik esan beharra dago, umeentzako egokiak ez diren saioak dauden moduan, egokiak direnak ere badaudela eta, hauek, mesedegarriak izan daitezkela euren hezkuntzan.
Hona hemen gure umeek telebistaren bitartez zer ikasten duten ikusteko aukera bat:



martes, 8 de noviembre de 2011

BIDEOJOKOAK UMEENGAN

80.hamarkadaren amaieratik aurrera ikaragarri hazi dira bideojokoak eta, hauek, eragin itzela dute gaur egungo gazteengan. Merkatura heldu zirenetik arrakasta izugarria izan dute, horren adibide da 1992an umeek gehien eskatzen zituzten jostailuen artean zeudela jada, urte horretan saldutako jostailuen %40a baino gehiago izanik. Salmenta hoiek 50.000 milioi peseta inguru suposatzen zuten (300 milioi euro inguru),Balentziako unibertsitateak egindako ikerketen arabera. 2006an, berriz, zifra hori bikoiztua ikusi zen 790 milioi euroraino helduz,Juan Perezek Edutec aldizkarian adierazten duen bezala.
Baina zelakoak dira umeek kontsumitzen dituzten joko hauek?
Nahiz eta hezkuntza-jokoak egon, hauek ez dira umeei gehien gustatzen zaizkienak. Gazteek gustukoen dituztenak joko biolentoak dira, honek eragiten dituen alde txarrekin, izan ere, joko hauek, biolentzia, sexismoa, arrazismoa eta sozializazio falta eragin dezakete.



Hala ere, gauza guztiek bezala, bideojokoek ere euren alde txarra eta ona dute. Izan ere, zenbait gauzetarako baliagarriak izan daitezke, nola, matematiken eta zientzien ikasketetan motibatzeko adibidez edota arazoak ebazteko.





Azken finean, gauza guztien modura ez dira ez onak ez txarrak, guk ematen diegun erabilpenaren arabera izan daitezke kaltegarriak edo onuragarriak.

ORDENAGAILUAK KLASEAN

Gero eta garrantzitsuagoak dira ordenagailuak gure munduan, gaur egun ezinbestekoak direla ere esan dezakegu, ikasle batentzat gutxienez; eta eskola etorkizunean bizitzeko preparatzea denez, eskolaten ere sartu dituzte teknologia berri hauek eskola 2.0 plangintzarekin. Izan ere, plangintza honen helburua, ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatea da.
Argi dago berrikuntza honek eragin handia izango duela gaurko ikasleengan. Alde batetik, teknologiaren aldetik askoz ere ezagupen handiagoa izango dute eta oinarrizko curriculumean ageri den 5.gaitasuna lortu egingo dute.
Baina beste alde batetik, ez al da kaltegarria idazten eta irakurtzen ikasteko? Hala idazten du Joan Campsolinasek El Pais-eko artikulu baten http://www.elpais.com/articulo/opinion/Ordenadores/aulas/elpepiopi/20090911elpepiopi_6/Tes
Hona hemen, Espainiar gobernuak egindako enkuesta bat, non hainbat irakaslek eskola 2.0 proiektuari buruz duten iritzia agertzen den:

miércoles, 2 de noviembre de 2011

PROIEKTOREA KLASEAN

Blogaren gaiarekiko loturik egiten dudan lehenengo sarrera honetan gertuko esperientzia batekin hasiko naiz. Izan ere, ingeleseko akademian irakasle berria dut aurten, Fernando. Orain arte, beste irakasleekin ez dut ezer berezirik erabili klasean, liburua jarraitzen genuen, ariketak egiten genituen,... baina aurten Fernandok ordenagailu bat eta proiektore bat eramaten ditu. Denborarik gehiena ariketak egiten ematen dugu lehengo moduan, baina amaitzeko 20 bat minutu falta direnean, ordenagailua ateratzen du eta ingelesarekin zerikusia duten joko ezberdinetara jolasten dugu. Normalean aurretik klasean ikasitakoaren errepasoa izaten da bertan landutakoa, baina joko eran aurkeztua denez askoz ere jasangarriagoa izaten da klasea.




Fernandok egindakoa teknologia berriek klaseetan eman ahal dizkiguten abantailak oso ondo aprobetxatzea dela uste dut, agian, ikasle asko dauden klaseetan bideratu ezin dena, baina klase txikietan oso erabilgarria izan daitekeena.