Mi lista de blogs

jueves, 24 de noviembre de 2011

KLIK!

Klik! deitzen da urriaren 2an Azpeitian ospatu zen kilometroen abestia. "Dena aldatu egin da/ dena da berritu" esaten du abestiak. Teknologia berriei keinu egiten dien abestia dugu beraz, izan ere, hezkuntzan oso presente dugun zerbait da. Hemen dago Pako Aristik idatzitako abestia, Ze Esatek
taldeak musikatua:
Dena aldatu egin da
dena da berritu
auzolana zena
elkarlana bihurtu
denen parte hartzea
derrigorra dugu
etorkizuna lotan
ez gaitzan aurkitu.

Norbanakoen bulkadaz
hasitako hura
orain herriak eman
beharko du bultzada.

Ikastolen elkartean
dago sustraitua
klik batekin
joango gara infinitura.

Klik bat eginda aurrera goaz
keinu txiki bat etorkizunerantz
Urola-Bailaran ditu Euskal Herriak
hizkuntza zaharraren
ikasle berriak.

Lau hankan aurrena,
pausoz pauso hurrena
euskara datorkigu
historian barrena
barruan izan arren
hitzik ederrenak
hizkuntzarik onena
hitz egiten dena.

Klik bat eginda...

Pauso bat emanda zatoz
kilometroakera, urrats bat
emanda haur ikastola sortzera,
keinu bat eginda goaz indarrak biltzera,
klik batekin indartuz
euskal izaera!
 
 

SARE SOZIALAK IRAKASLEOK ERABILTZEKO

Sare sozialak oso tresna erabilgarriak izan daitezke irakasleentzako, ikasleekin edota haien gurasoekin kontaktu gehiago edukitzeko. Baina askotan arazoa hauek erabiltzen ez jakitea izaten da. Beraz, zelan atera ahal diogu irakasleok probetsu ona sareari?
Komenigarria da eskolak, bere orrrialde propioaz gain, Facebook edota  Twitterra ere izatea, ikasleengana eta euren familiengana heltzeko beste modu bat izateko.Hemen ikus dezakezue sare sozial hauek eskolan nola erabili azaltzen duen eskema bat (iturria: http://jjdeharo.blogspot.com/2011/06/usos-de-las-redes-sociales-en-el-mundo.html)


Irakasleoi klasean, ikaslearekiko hurbiltasuna eta komunikazio hobea eskeiniko dizkigute sare sozialek, gainera teknologia berriak erabiltzen irakasteko forma ezin hobea da. Horrez gain lanaren koordinazioa errezten du eta erlazioak bultzatzen ditu.
Beraz, argi geratzen da oso erabilgarria izan daitekeela sare sozialak klaseko tresna moduan erabiltzea. Hala ere, erabilpen egokia egin behar da arriskutsuak ere izan daitezkeelako. Hemen agertzen dira azalduta kontuan hartu beharreko puntu guztiak: http://redctic.blogspot.com/2011/03/aspectos-tener-en-cuenta-la-hora-de.html

martes, 22 de noviembre de 2011

SARE SOZIALAK GAZTEENGAN


Ikaragarriak dira bideoan ageri diren datuak, hain denbora gutxian sare sozialak zelan hazi diren alegia. Horregaitik, eta tresna hauek arazo bihur ez daitezen, gazteei hauen inguruan irakatsi egin behar zaie. Zelako erabilpena egin behar duten jakin behar dute oso tresna arriskutsuak izan daitezke eta. Erabilpen egokia egin ezean,sarean ipini behar ez luketen informazio pertsonala zintzilikatu dezakete adibidez, edota ezezagunekin harremanetan ipini. Bertan zintzilikatutakoa mundu guztira hel daitekeela presente eduki behar dute beti.
Hona hemen honen inguruko bideo bat, non gazteek sare sozialekin izan ditzaketen arazoen prebentzioa egiten den:


lunes, 21 de noviembre de 2011

TELEFONO MUGIKORRAK

Gaur egun ezinezkoa zaigu gure bizitza mugikorrik barik imajinatzea. Egunero erabiltzen dugun aparatu oso baliagarria da eta gainera gero eta gauza gehiago gehitzen zaizkie patrikan sartzen zaizkigun tresnatxo hauei: interneta, argazki kamara, bideoa, MP3a,... Honek guztiak erabiltzen trebeenak askotan etxeko txikienak izaten dira, hauek baitira teknologiarekin batera jaio direnak eta betidanik ezagutu dutenak. Baina, zein adin da ona etxeko gazteenek mobil bat eskuratzeko?
Seguraski ez da egongo adin zehatz bat honetarako, gaztearen heldutasun maila eta bere egoera aztertu beharko lirateke hau erabakitzeko. Hala ere, Madrileko komunitatearen adingabekoen babeslea den Arturo Canaldak umeek 13 urte bete arte zegapotorik ez erabiltzea gomendatzen du (http://www.guiainfantil.com/los-ninos-telefono-movil-cuando-es-recomendable.htm).



Eskoletan mobilen erabilpena debekatuta egoten da, eragin ditzakeen arazoak sahiesteko. Izan ere, atentzio falta eragin dezakete ikasleak euren mobiletara adi baldin badaude edota klaseak eten ditzakete, klase erdian zarataka hasten bada. Beste alde batetik, mobilek izaten dituzten kamarak edozer gauza grabatzeko erabiltzen dituzte; oso ezagunak dira klasekide bati bullying-a egiten dioten bitartean grabatutako bideoak esaterako eta hau kontrolatu beharreko arazo bat da (http://www.elcorreo.com/alava/20080525/alava/colegios-alertan-proliferacion-grabaciones-20080525.html)

miércoles, 16 de noviembre de 2011

ESKOLAK ERABERRITZEN

Ikaragarria da eskolek hain denbora gutxian egin duten aldaketa. Teknologia sartzen hasi da itzelezko abiaduran eta betiko liburu eta koadernoak indarra galtzen hasi dira. Hori da eskola 2.0 proiektuaren nahia, eskola tradizionala alde batera uztea eta gure umeek era kontzienteago eta kritikoago baten ikastea. Horrela etorkizunerako hobeto prestaturik irtengo direla uste da, aurkituko dituzten arazoak konpontzeko kapazak izanik.
Baina bapatean sartu diren teknologia guztiekin askotan arazoak dituztenak irakasleak izaten dira. Izan ere, hauek ez dute hezkuntza sistema honetan ikasi eta askok teknologia berriak erabiltzeko itzelezko zailtasunak dituzte, ez dituztelako bat ere menperatzen. Hala ere, nola edo hala egokitu beharko dira egoera berri honetara.
Hurrengo bideoan eskola tradizionala eta eskola 2.0 laburki azalduta agertzen dira, eskola berriak barneratzen dituen tresna batzuk aurkezten ditu eta irakasleak azken hauek maneiatzeko dituzten arazoak ere aipatzen ditu.




martes, 15 de noviembre de 2011

EUSKARA IKASTEKO

Sareak eskaintzen dizkigun aukerak zenbaezinak dira. Horien artean aurkitzen dira hizkuntzak ikasteenak. Honen inguruan, informazio piloa aurkitu dezakegu, hiztegiak, sinonimoak, antonimoak,... eta baita ere badugu ariketak egiteko aukera.
Ni klase partikularretako irakaslea naiz eta sarean aurkitzen diren ariketak oso erabilgarriak direla uste dut. Askotan "joko" moduan agertzen zaizkigu, horrela ariketak dinamikoagoak eta erakargarriagoak bihurtzen zaizkigu eta ikasleei ez zaie horrenbeste kostatzen lanean aritzea. Horregaitik, beti erakusten dizkiet euskara praktikatzeko webgune batzuk. Hona hemen webgune interesgarri hoiek:

- Haur eta lehen hezkuntzan euskeran, gaztelanian eta matematiketan trebatzeko

- Aditzak errepasatzeko webgune bat

- Hemen aditzak, gramatika, ortografia, esaerak, hiztegia, sinonimoak eta antonimoak jorratu daitezke

- Bertan EGA azterketako atariko frogak egin daitezke

- Euskarazko ariketa ezberdinak daude hemen, maila ezberdinetakoak




lunes, 14 de noviembre de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK HELBARRITUENTZAKO

Hezkuntzaren munduan teknologia berrien agerpena ikaragarri igertzen duten pertsonak, ezintasunen bat duten pertsonak dira. mugitzeko, ikusteko, entzuteko,... zailtasunak dituztenek, era tradizionalean ikastea besteei baino askoz ere zailagoa edo ezinezkoa bihurtzen zaie eta gero eta gehiago egiten ari diren berrikuntzei esker askoz ere erraztasun gehiago dituzte eguneroko bizitzan eta, beraz, ikasteko orduan ere bai.
Hona hemen hoietariko asmakuntza batzuk:

-Headmouse eta eyemouse: ordenagailuko arratoia buruarekin eta begiekin mugitzeko balio dute.


-Brailer portatila: papel baten gainean brailes idatzi dezakezu.



-Protesi mioelektrikoa: eskua galdu duten baina muskulu batzuk mantentzen dituzten pertsonentzako balio du. Gauzak hartzeko balio du, nahiz eta bere erabilerak entrenamendua behar duen.



-Bideolupa: letra edo irudiak 20 edota 100 aldiz handitzeko balio du.